SINOPSIA
"... eta egun batean iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gurea sentitzen dugun guztiarekin berriro topo eginarazi zigun..."
Toli eta Sara duela 10 urte zorigaiztoko istripu bat izan zuten antzokiabandonatuan elkartu dira berriro. Tolik pertxaren kontrola galdu zuen eta Sara 7 metroko altueratik erori zen, zirkuaren mundutik urrundu zuen lesioa eraginez. Antzokia eraitsi egin behar dute, eta bertara itzuli dira, ibilbide arrakastatsu zapuztu hartatik geratzen dena berreskuratzera.
Adiskidetasuna eta gainditzea bizitzan arrakasta berreskuratzeko funtsezko elementuak diren istorioa.
















































