MUTU

SINOPSIA

MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.


“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”


Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!

- Ideia eta ekoizpena: Orain-Bi (zirkua/antzerkia)

- Zuzendaritza artistikoa: Coral Graciani eta Kike Aguilera

- Antzezleak: Rodrigo Lacasa eta Sara Álvarez

- Dramaturgia: Coral Graciani

- Zirkuko tekniken zuzendaritza: Kike Aguilera

- Laguntasuna: Artaide 

- Eszenografia eta atrezzoa: Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)

- Jantziak: Eva Urkiza eta Yolanda Urkiza

- Argien eta soinuaren diseinua eta diseinu teknikoa: Rodrigo Lacasa Montes (RLM audiovisuales y eventos)

- Argazkia eta bideoa: Jone Novo (Bufalo produkzioak)

- Soinu moldaketak: Adrián Jiménez 

- Diseinu grafikoa: Shakti Olaizola

- Web diseinua: Rodrigo Lacasa Montes (RLM web designer)



Ikusleak: Ikus-entzule guztiak

Formatua: kaleko ikuskizuna, aretorako egokitu daiteke

Iraupena: 50’

Hizkuntza: Testu barik


Beharrizan teknikoak:

• Lurzoru sendoa, laua eta inklinaziorik gabea 

• Eszenako espazioa: 10 x 10 x 8 m.

• 220 v-ko korronte hartunea.

• Komuna eta ur edangarria dituen kamerinoa 

• Muntatzeko denbora: 2h. 

• Desmuntatzeko denbora: 1h. 

• Emanaldiaren lekura furgonetarekin sartzeko aukera 


* Gure diziplinaren, pertxa akrobatikoaren, ezaugarriak direla eta, ezin dugu kalean jardun egunaren erdiko orduetan, eguzkia gainean dugunean; izan ere, eguzkiak eramailea itsutuko luke, eta oso arriskutsua izango litzateke bai guretzat bai bertaratutako jendearentzat. Hala bada, kontsultatu.


* Aldian behin, antolatzaileei umeen zaindari bat eskatzen diegu, ikuskizuna muntatzen, egiten eta desmuntatzen ari garen bitartean gure alaba txikiari arreta eta laguntza emateko. Behar izanez gero, hitz egingo genuke.


* Ahal den neurrian, ikusleentzako aulkiak jartzea gomendatzen diegu antolatzaileei, ikuskizuna ondo ikustea eta gozatzea ziurtatzeko.


Share by: